Ulacia ISBko neskak txapelaren bila, etxean

Uztarria.eus 2016ko api. 22a, 19:42

Kadete nesken Euskal Ligaren Lauko Finala zapatuan eta igandean jokoan izango da eta Iraurgiko neskek fase erregularrean erakutsitakoa berretsi nahi dute. Bihar, zapatua, jokatuko dute finalaurrekoa Azkoitian, 10:00etan hasita, Basketcountry.es-en kontra.

Kadete nesken 2015-2016 denboraldiko Euskal Liga asteburuan erabakiko da. Ulacia ISB da txapelaren bila ariko den taldeetako bat eta Iraurgiko neskak etxean ariko dira txapelaren bila.

Bihar, zapatua, Azkoitian jokatuko dira bi finalaurrekoak; eta final handia igandean, 12:00etan, Azpeitiko kiroldegian. Ligaren fase erregularrean nagusi izan dira Ulaciakoak eta sailkapenaren lehen postuan amaitu dute. Horrela, bihar, laugarren sailkatu den Arabako Basketcountry.es taldearen kontra jokatuko dute; 10:00etan hasiko da neurketa, Azkoitiko kiroldegian. Toki berean, 12:15ean, jokatuko dute bigarren finalaurrekoa Gernikak eta Easo Ak.