Agi & Sala Brothers-en musika emanaldia izango da gaur Zulo-Zabal elkartean

Uztarria.eus 2016ko api. 22a, 17:48

Saioa 22:15ean hasiko da eta nahi duenak izango du jarraitzeko aukera, sarrera doan da. Barra zerbitzua ere izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.

Zulo-Zabal elkartean ZZ Akustikoak izenburupean egitasmoa berria jarri dute abian eta gaur, ostirala, izango dute aurreneko hitzordua. Iberotarren Enparantzan dagoen elkartean musika zuzenean entzuteko aukera izango da, Agi & Sala Brothers-en eskutik; Arrasateko taldeak kutsu irlandarreko musika jotzen du.

22:15erako iragarri dute saioa eta, elkarteko bazkideentzat ez ezik, nahi duen ororentzat ateak zabalik izango dituzte Zulo-Zabalen. Barra zerbitzua ere jarriko dute.