Lau film izango dira ikusgai datozen egunetan, Soreasun

Uztarria.eus 2016ko api. 22a, 12:26

Gaurtik hasi eta astelehenera bitartean, lau film izango dira ikusgai Soreasu antzokian. Gaur, ostirala, Race el heroe de Berlin izango da ikusgai 22:00etatik aurrera. 

Zapatuan, hilak 23, Paradisu Zinema eguna izango da, eta horren harira bi zine emanaldi antolatu dituzte. Horrela, 16:30ean Umea eta mundua filma eskainiko dute eta 19:30ean Nuovo cinema paradiso pelikula botako dute.

Igandean, beste bi film emango dituzte. 16:30ean El libro de la selva emango dute eta 19:30ean Race, el heroe de Berlin. Astelehenean, ikusleen egunean, Race el heroe de Berlin eskainiko dute berriro, 21:30ean hasita.  

Race el heroe de Berlin Jesse Owens atleta ezagunaren benetako istorioan oinarriutako filma da. 1936ko Berlineko Olinpiar Jokoetan aho zabalik utzi zituen guztiak lortutako marka guztiekin, bertan behera botaz Ariar arrazaren nagusitasunaren teoriak, Adolf Hitler-ek zabaldurikoak. 

El libro de la selva filma Rudyard Kipling idazlearen eleberriaren adaptazio berri bat da.