Paleolitoko grabatu multzoa aurkitu du Antxieta jakintza taldeak Zestoan

Uztarria.eus 2016ko api. 21a, 16:18

Zestoako Astuigana haitzuloan aurkitu dituzte grabatuak, kobako eremu estu batean. Zaldi eta ahuntz banaren margoak identifikatu dituzte, baita markatutako hainbat lerro ere.  

Azpeitiko Antxieta jakintza taldeak paleolitoko grabatu multzoa aurkitu du Zestoako Astuigana haitzuloan. Zaldi eta ahuntz banaren margoak identifikatu dituzte Antxietako kideek. Horez gain, beste lerro batzuk ere identifikatu dituzte. Paleolitoko aurreratutako garaietakoak izan daitezke margoak, duela 13.000-12.000 urte artekoak.