Urola Erdiko altxorra, plazara

Urola Kostako Hitza 2016ko api. 21a, 13:07
Haritz Garmendia, Saioa Lizarralde, Lurdes Alkorta, Lierni Aranburu, Irati Aranguren eta Juan Ramon Azpitarte (Eneritz Albizu)

Trikigiro jaialdia antolatu du bihar iluntzerako Urola Erdiko trikitilari talde batek. Ez da izango, ordea, festa bakan bat. Lanean jarraituko dute aurrerantzean, belaunaldi arteko transmisioa bermatzeko.

Ehun trikitilaritik gora bilduko dira bihar, Azpeitiko kaleetan, soinu eta panderoekin. 19:00etatik hasi, eta gau guztian zehar, trikitiaren hiriburu bihurtuko da Azpeitia. Trikigiro jaialdia antolatu dute Urola Erdiko trikitilariek, eta beso zein hankak nekatu bitartean, festa luzatzeko asmoa dute. Kalejira egingo dute, lehendabizi, han eta hemen. 21:00etan afaria izango da Sanagustin kulturgunean, eta agortuta daude sarrera guztiak. Txartelak erreserbatu dituztenek bihar bertan jaso ditzakete 18:45etik aurrera. 23:00etatik aurrera, kulturgunea irekita egongo da guztientzat, Bide Batez erromeriaz gozatzeko.

Urola Erdiko musikariek argi dute trikitia "instrumentu bat baino gehiago" dela, eta mezu hori helarazi nahi diete ikasleei zein herritarrei aurrerantzean.

 Artikulu osoa, Urola Kostako Hitzaren webgunean.