Gipuzkoako XLVII. Hiru Txirlo bolo txapelketako hirugarren jaurtialdia izango da zapatuan Garmendipen

Uztarria.eus 2016ko api. 21a, 12:01
Garmendipe Azpeitiko bolo taldea (Plaentxia.eus).

17:00etan hasiko dira txapelketarekin, Garmendipeko bolatokian. Guztira zazpi taldek hartuko dute parte eta horien artean izango da Azpeitiko taldea.

Gipuzkoako XLVII. Hiru Txirlo bolo txapelketako hirugarren saioa egingo dute zapatuan, apirilak 23, Garmendipeko bolatokian. 17:00etan hasiko dira jaurtialdiekin eta guztira zazpi taldek hartuko dute parte. Azpeitiko taldeak aurkari izango ditu Eibar, Azkoitia, Elgeta, Lastur, Itziar eta Soraluzeko taldeak. 

Hurrengo larunbatean, apirilaren 30ean, Eibarren jokatuko dute txapelketa eta maiatzaren 7an Azkoitian. Apirilaren 9an hasi ziren txapelketarekin eta ekainaren 4an jokatuko dute azken jaurtialdia, Bergaran.