Ekainaren 5eko herri galdeketa

Erabaki Fest! jaialdiak badu kartela

Uztarria.eus 2016ko api. 20a, 19:15

Hitzartuk antolatuta ekainaren 12an independentziaz egingo den herri galdeketa babesteko herriko musikari eta tabernariek egun osoko jaialdia prestatu dute, apirilaren 30erako. Apirilaren 14an aurkeztu zuten Erabaki Fest! izenez ospatuko den jaialdia. Orain, berriz, kartela atera dute (irudikoa).