Topak irabazi ditu maratoi erdiaren bueltan antolatutako I. Pintxo Lehiaketaren bi sariak

Uztarria.eus 2016ko api. 18a, 19:26

Patata purea, foie edo ahate gibela, arrautza, xigortutako ogia eta Pedro Ximenez krema baltsamikoa. Osagai horiekin osatutako pintxoarekin irabazi zituen Topa tabernak Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren bueltan antolatutako I. Pintxo Lehiaketaren bi sariak, epaimahaiarena eta publikoarena. Zapatuan, lasterketaren egunean, Alde Zaharreko Tabernarien Elkartearen (AZTE) ekimenez eta Udalaren babesarekin egin zen lehiaketa. Publikoaren sarirako 313 lagunek eman zuten botoa. Horien artean bi lagunentzako afaria zozkatu zuten antolatzaileek eta Eneritz Etxenagusiarentzat izan zen sari hori; Topan bertan gozatu ahal izango du sariaz. Argazkian, Leire Osa Topako nagusia eta Agustin Lizarralde zinegotzia, sari banaketaren unean. (AZTE)