Zabalik da udaleku irekietan begirale aritzeko izen-emate epea

Uztarria.eus 2016ko api. 18a, 12:32
2015eko udalekuetako irudi bat.

Curriculumak apirilak 30 baino lehen bidali beharko dira gib@azpeitia.eus helbidera. Aukeraketa egiterakoan aisialdiko begirale titulua edukitzea, EGA izatea, hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak edukitzea eta azpeitiarra izatea lehenetsiko dituzte.

Jauzika Heziketa Elkarteak Azpeitiko Udal Udaleku Irekietan lan egiteko begiraleak behar ditu. Hori dela-eta, haur, nerabe eta gazteekin lan egiteko aisialdiko begiraleentzat eta heziketan behar berezietan adituak direnentzat deialdia egin dute.

Aukeraketa egiterakoan, bereziki baloratuko dira aisialdiko begirale titulua edukitzea, Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) izatea eta hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo egiten aritzea. Horretaz gain, azpeitiarra izatea ere lehenetsiko da, Jauzikakoek azaldu dutenez.

Curriculumak apirilak 30, zapatua, baino lehen bidali beharko dira gib@azpeitia.eus helbidera. Informazio gehiago nahi izanez gero, berriz, 943-15 71 60 telefonora deitu edo Gazte Informazio Bulegora jo behar da.