Elkartasuna Argia eta Axier Lopezekin

Tokikom 2016ko api. 15a, 18:22

Idatzi honen bidez, Tokikomen Administrazio Kontseiluak bere elkartasun eta babesa eskaini nahi die Axier Lopez kazetariari eta Argia-ren lantalde osoari, Naroa Ariznabarretaren atxiloketaren berri emateagatik zigorra jaso duten honetan.

Espainiako Gobernuak Herritarren Segurtasunerako 4/2015 Lege Organikoa, 'Mozal legea' gisa ezagutzen dena aplikatuz ezarri du zigorra. Lege hori eraso zuzena da herritarrak informatuta egoteko zein kazetariek informazioa emateko duten eskubidearen aurka.

Informazioa jaso eta emateko eskubide horiek gizarte demokratiko baten funtsezko oinarriak dira. Eskubide horiek gauzatzea delitu bilakatzea, beraz, gizarte osoaren aurkako erasoa da, eta hala salatu nahi dugu mezu honen bidez.

(Uztarria Komunikazio Taldea Tokikom tokiko komunikabideen bateraguneko kide da)