'Gaur ez da bihar' antzezlarenako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2016ko api. 15a, 13:38

Desentxufatuak antzezlaneko aktoreen izenak asmatu behar zituzten bazkideek zozketan parte hartzeko. Begoña Arakistain eta Inazio Sudupe izan dira sarituak.

Antzerkiaz gozatzeko aukera izango da gaur, ostirala, Soreasu antzokian. Izan ere, Gaur ez da bihar antzezlana taularatuko dute, 22.00ean hasita. Uztarria Komunikazio Taldeak emanaldirako bi sarrera zozkatu ditu eta Begoña Arakistain eta Inazio Sudupek sarrera bana eskuratu dute.

Gaur ez da bihar obrako aktoreen izenak eman behar zituzten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten parte-hartzaile guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Xabi J.Gomez, Irantzu Sanchez, Garazi San Martin eta Samuel Quel ziren erantzun beharreko izenak eta Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten azaltzeko.

Gaur ez da bihar antzezlanerako sarrerak erosi nahi dituenak, berriz, eskuragarri dauzka 10 eurotan Sanagustin kulturgunean eta Interneten.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.