Ez da trikitiaz gozatzeko aukerarik faltako apirilaren 22an, ostirala, Sanagustin kulturgunean. Izan ere, Triki Giro jaialdia prestatu dute egun horretarako. 19:00etan hasiko dute jaialdia, Sanagustinetik abiatuko den trikitilarien kalejirarekin. Herriko kaleak girotuz ibiliko dira hainbat trikitilari. Ondoren, tripak betetzeko tartea izango da eta 21:00etan afaria egingo dute kulturgunean bertan, txotxarekin. Aurrez erreserbatu beharko da afaria, Sanagustinen edo 943-10 52 20 telefono zenbakira deituta.
Behin sabelak ondo beteta jarraituko dute festarekin, 23.00etan Bide Batez taldearekin erromeria izango baita kulturgunea girotzen.