'La habitacion' eta 'El inventor de juegos' filmak asteburuan ikusgai, Soreasun

Uztarria.eus 2016ko api. 15a, 11:34

La habitacion eta El inventor de juegos filmak izango dira ikusgai zapatutik astelehenera bitartean Soreasu antzokian. Zapatuan La habitacion emango dute, 22:00etan hasita. Igandean, hilak 17, El inventor de juegos filma izango da ikusgai, 16:30ean. Bestalde, La habitacion eskainiko dute 19:30ean. Astelehenean, ikusleen egunean, berriro eskainiko dute La habitacion pelikula, 21:30etatik aurrera.

La habitacion 2015ean Irlandan ekoiztutako filma da, drama generokoa. Jackek bost urte ditu. Gela bat da bere mundua, jaioterria, bizitokia. Amarekin bizi da. Iluntzetan amak armairuan sartzen du lo egiteko, Nick zaharra etorriko den beldurrez. Amak zazpi urte daramatza gela horretan bahituta. Semearentzako ahal den bizimodu ;goxoena sortzen saiatzen da; bera da bizitzen jarraitzeko duen arrazoi bakarra. Denborarekin Jacken jakinmina gero eta handiagoa da eta amak ezingo dio denbora luzez sekretuari eutsi.

El Inventor de juegos adin guztietako ikusleentzat gomendatutako filma da, abentura eta fantasia generokoa. Zyl hiria ezaguna da mahai-jokoen jaioterria izateagatik. Bertan jokoak asmatzen dituen familia ezagun bat dago: Drago familia. Baina ez dira bakean bizi. Umetan Nicholas Dragorekin batera lan egiten zuen Morodianek. Hark asmatutako jokoek ez zuten herritarren arreta pizten, ilunak zirelako, amets gaiztoetatik sortzen zituelako. Horregatik, Morodian hiritik bota zuten. Mendekua hartuko zuela zin eginez aldegin zuen.