'Gizajoen katalogoa' eleberria aurkeztu du Joxean Agirrek

Uztarria.eus 2016ko api. 14a, 12:06
Joxean Agirre. (Amarauna)

Literaturgintzaren inguruko hainbat aipamen egiten ditu eleberrian zehar azpeitiarrak eta autofikzioa ere aztertzen du, bere burua eleberriko pertsonaia bat bezala hartuta eta bere esperientzia pertsonalak kontuan izanda. 

Atzo, asteazkena, aurkeztu zuen Gizajoen katalogoa eleberria Joxean Agirre (Azpeitia, 1949) idazleak. Bibliografietan aditua den jubilatua da narratzailea eta liburu bat idazteko lehen esaldia noiz otuko dago. Literatur tailer batean ematen du izena eta irakasleak ona dela esaten dio. Hori sinetsita eta irakasleak bultzatuta euskal idazleren batek Nobel saria eskuratzeko Eusko Jaurlaritzaren programa erdi klandestino batean sartuko da.

Literaturgintzaren gainean hainbat aipamen egiten ditu eleberrian zehar, eta autofikzioa ere aztertzen du azpeitiarrak. Alde batetik, bere burua eleberriko pertsonaia bat bezala hartuta eta bestetik, bere esperientzia pertsonalak kontuan izanda.

Joxean Agirreren bederatzigarren nobela da Gizajoen katalogoa eta Elkar argitaletxearekin plazaratu du.

Uztarria aldizkariak 2007an hari egindako elkarrizketa.