Suhiltzaileen protesta igaro da Azpeititik

Uztarria.eus 2016ko api. 13a, 17:20

Euskadiko Suhiltzaileen bizikleta martxa bazkalondoan igaro da Azpeititik (argazkian, Perez Arregi plazan). Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen Suhiltzaileen Legearen kontrako mobilizazioa da bizikleta martxa hori; atzo hasi zuten eta etzi, ostirala, Gasteizen bukatuko dute, Legebiltzarrean.