'Gaur ez da inoiz' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2016ko api. 13a, 14:18

Antzezlana ostiralean, apirilak 15, taularatuko dute Soreasun, 22:00etan. Uztarriaren bazkideek har dezakete parte zozketan, galdera honi erantzun zuzena emanda: Zeintzuk dira obran parte hartzen duten aktoreak? Erantzunak ostiraleko 11:00ak baino lehen bidali behar dira uztarriazozketak@gmail.com helbidera, eta ostiral goizean bertan egingo du zozketa Uztarriak.

Ostiralean, hilak 15, antzerkiaz gozatzeko parada izango da Soreasu antzokian. Distopia Antzerki Galdarak Gaur ez da inoiz taularatuko du bertan, 22:00etan hasita, eta Uztarria Komunikazio Taldeak emanaldirako bi sarrera zozkatuko ditu, Uztarriaren bazkide direnen artean.

Sarrerak eskuratu nahi dituzten bazkideek galdera honi eman behar diote erantzun zuzena: Zeintzuk dira obran parte hartzen duten aktoreak?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Apirilaren 15a, ostirala, 11:00ak baino lehen bidali behar dira erantzunak. Ostiralean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.eus-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Gaur ez da inoiz antzezlanerako sarrerak erosi nahi dituenak, berriz, eskuragarri dauzka Sanagustin kulturgunean eta Interneten.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriaren bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.