XXXIV. Euskal Antzerki Topaketetan antzezlanak taularatzeko eskaera epea zabalik da

Uztarria.eus 2016ko api. 13a, 12:33
Iazko Antzerki Topaketetan eskainitako obra bateko irudia.

Proposamenak aurkezteko bi baldintza bete behar dira: antzezlana euskaraz izatea eta Euskal Herriko talde batek egindakoa izatea. Eskaera egin nahi duten taldeek maiatzaren 6a baino lehen aurkeztu beharko dute proposamena udaletxean.

Euskal Antzerki Topaketen XXXIV. edizioan beren antzezlana aurkeztu eta taularatu nahi duten taldentzat proiektuak aurkezteko epea zabaldu du Azpeitiko Udalak. Eskaera egin nahi duten taldeek maiatzaren 6a, ostirala, baino lehen aurkeztu beharko dute proposamena udaletxean.

Proposamenak aurkezteko bi baldintza bete behar dira: antzezlana euskaraz izatea eta Euskal Herriko talde batek egindakoa izatea.

Topaketetan parte hartu nahi dutenek proiektuan zehaztu beharko dituzte obraren sipnosia, fitxa feknikoa eta artistikoa eta material grafikoa. Obraren aurkezpena ere egin beharko da proiektuan.

Deia Eskola Antzerkirako ere

Antzerki Topaketen baitan, Eskola Antzerkia mantentzeko apustua egin zuen duela urte batzuk Azpeitiko Udalak. Aurten ere apustu horri eutsiko diotela azaldu du Udalak, "herriko gazteen artean antzerkizaletasuna bultzatzeko asmoz, eta gaztetxoei ere beren obrak taularatzeko plaza eskaintzeko helburuarekin". Eskola Antzerkiaren txanda azaroaren 6tik 9ra bitartean izango da.

Proposamenak bidaltzeko gutuna helarazi die Udalak ikastetxeei, baina beste edozein talderi ere beren proiektuak aurkezteko dei egiten die. 

Informazio gehiagorako edota proiektuak aurkezteko, udaletxeko Kultura Sailera jo dezakete interesa dutenek. Bulegoko telefonoa 943-15 70 68 da, eta e-posta kultura@azpeitia.eus.