Azpeitiarren 'Begiradak' Bertso Moviedan

Uztarria.eus 2016ko api. 12a, 15:28

Hainbat azpeitiarrek Bertso Movieda lehiaketara aurkeztutako bideoa da honakoa. Jon Gurrutxagaren bertsoa oinarri, pertsona ezberdinen begiraden atzean ezkutatzen den istorioa kontatzen du bideoak. Aktore lanetan aritu dira, Nora Alberdi, Iraitz Agirrezabalaga, Mikel Maiz eta Anartz Izagirre. Errealizazio lanetan ere aritu da Izagirre. Musika, aldiz, Ibon Gerrak eta Unai Martinezek, Kaluse taldeko kideek, jarri diote bideoari.

Apirilaren 15ean zabalduko dute lehiaketan aurkeztutako bideoen alde bozka emateko epea bertsomovieda.com webgunean.