Harrera ona izan dute enpresa eta kultura arloko ikastaroek

Urola Kostako hitza 2016ko api. 12a, 14:58
Oihane Etxaniz, Izaskun Zendoia, Miguel Zendoia, Ion Iriarte eta Edurne Zubia

Azpeitiko Udalak eta Deustuko Unibertsitateak herrian eskainitako lehen ikastaroak bukatu berri dituzte; balorazio ona egin dute erakundeek zein ikasleek.

Azpeitiko Udalak eta Deustuko Unibertsitateak ikastaro ziklo bat antolatu dute aurten, eta lehen fasea bukatu berri dute. Bi ikastarotan, 71 lagunek parte hartu dute honako eskoletan: Euskal mitologia eta kristautasuna eta Ideiatik negozio planera. Antolatzaileek balorazio positiboa egin dute, eta aukera ikusi dute halako esperientzia bat errepikatzeko. Joan den astean, enpresa munduarekin lotura duen bigarren ikastaroa hasi zen: Finantza-kudeaketa finantzari ez direnentzat. Bestalde, oraindik izena eman daiteke apirilaren 20an hasiko den ikastaroan: Musika udaberriko arratsalde baterako.

Denentzat prestatuta

Ikastaroetan parte hartu duten lau azpeitiarrekin egon da Hitza, eta haiek ere balorazio ona egin dute, oro har, ikastaroez. "Eduki mamitsuak" eta eskolak emateko modu "parte-hartzailea" nabarmendu dituzte lau ikasleek, baita "irakasleen maila altua" ere.

Artikulu osoa, Urola Kostako Hitzaren webgunean.