Zapatuan Sanagustinen izango diren kontzertuetarako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2016ko api. 8a, 13:28

Jotakie taldeak bere jarduna zein urtetan amaitu zuen esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko. 1990. urtea da erantzun zuzena, eta Ane Odriak eta Mikel Altunak sarrera bana eskuratu dute.

Jotakie, Lin Ton Taun, Direccion Obligatoria eta Jo! taldeek kontzertuak eskainiko dituzte bihar, zapatua, Sanagustin kulturgunean, 22:00etan hasita. Uztarriak kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu bazkideen artean, eta sarrera bana eskuratu dute Ane Odriak eta Mikel Altunak.

Jotakie taldeak bere jarduna zein urtetan amaitu zuen esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten parte hartzaile guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna 1990. urtea da, eta Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko. 

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.