Zapatuan Sanagustinen izango diren kontzertutarako sarrerak agortu dira

Uztarria.eus 2016ko api. 7a, 13:10

Jotakie, Lin Ton Taun, Direccion Obligatoria eta Jo! taldeek eskainiko dute zuzenekoa eta sarrerik ez gelditzen dagoeneko. Bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak.

Jotakie, Lin Ton Taun, Direccion Obligatoria eta Jo! taldeek kontzertuak eskainiko dituzte zapatuan, apirilak 9, Azpeitiko ikastolaren sorreraren 50. urteurren festaren baitan, eta sarrerak agortuta daude. Azpeitian, Azkoitian eta Zestoan egon dira salgai eta guztiak bukatu dira.

Uztarriak bi sarrera zozkatuko ditu, ordea. Sarreren zozketan parte hartzeko Jotakie taldeak bere jarduna zein urtetan amaitu zuen esan beharko dute bazkideek. Erantzuna ostiraleko 11:00ak baino lehen bidali behar da uztarriazozketak@gmail.com helbidera, eta ostiralean bertan egingo du zozketa Uztarriak.