Matxinbentako baserri bat erre da gaur goizaldean

Uztarria.eus 2016ko api. 7a, 11:41
Bart gauean Igartzola baserrian izandako sutearen irudi bat.

Igartzolabekoa baserrian izan da sutea. Kalte materialak izan badira ere ez da kalte pertsonalik izan. 

Matxinbenta auzoko Igartzolabekoa baserrian sutea izan da gaur, osteguna, goizaldean. Larrialdietako zerbitzuak hurbildu dira bertara eta sutea itzaltzea lortu dute. Baserriko bizilagunak, ama-semeak, bertan ziren sutea gertatu den unean baina ez da zauriturik izan.