Kexak, kalean utzitako janari arrastoak tarteko

Uztarria.eus 2016ko api. 6a, 14:42

Herritar batek Uztarriari igorritako argazkia da honakoa. Azken asteetan, Perez Arregi plazaren ondoko eserlekuetan hainbat janari arrasto agertu direla salatu du, eta esan du "animalientzat arriskutsuak izan daitezkeen hezurrak eta elikagaiak" direla. "Axolagabekeria da janaria kalean nahita eta modu horretan botatzea. Gainera, animalientzat arriskutsua izateaz aparte, herriko txokoak zikintzen dira", azaldu du.