Aurkitu dute igandetik desagertuta dagoen gizonaren autoa

Uztarria.eus 2016ko api. 5a, 13:11

Urola kalean aurkitu dute Ildefonso Alustizaren autoa Azpeitiko Udaltzaingoak. Desagertuta jarraitzen du 84 urteko gizonak eta haren bila ari da Ertzaintza. 

Gaur, asteartea, goizean aurkitu dute igandetik desagertuta dagoen Ildefonso Alustiza frantziskotarraren autoa. Damaso auzoko Urola kalean aurkitu du ibilgailua Azpeitiko Udaltzaingoak.

Autoa agertu bada ere, desagertuta jarraitzen du 84 urteko tolosarrak eta haren bila ari da Ertzaintza. Haren berririk izanez gero, Ertzaintzarekin harremanetan jartzeko eskatu dute senideek. Azpeitian bazkaldu ostean, Tolosako komentutik deitu zieten Alustizaren familiakoei, hura iritsi ez zela jakinarazteko, eta orduz geroztik haren bila ari da Ertzaintza.