Azpeititik Lapurdira eta mundura

Uztarria.eus 2016ko api. 1a, 20:09

Argazkikoa Itsasuko (Lapurdi) Alki altzari kooperatibak bere 2016ko bilduma aurkezteko darabiltzan irudietako bat da. Besteak beste, Parisen urtarrilean egin zen Maison&Objet azoka entzutetsuan izan zuten erakustokian jarri zituzten osagaiak daude bertan, eta horiek ez dute Azpeitiko kutsurik falta.

Diseinuzko aulkiak eta eserlekuak egiten dituzte, nagusiki, Alkin, eta munduko bazter askotara zabaltzen dituzte euren produktuak. Argazkikoarena kasu, eserleku horietako batzuen egiturak Azpeitian eginak dira, Tecnicur enpresan, hain zuzen ere. Argazkiko zumitzezko egiturak, berriz, Matxinbentako Azurmenditarrek egindakoak dira.