'Azpeitia 1936-1945' liburuak, agortuta

Uztarria.eus 2016ko mar. 30a, 17:43

Azpeitiko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak elkarlanean argitaratutako Azpeitia 1936-1945. Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra zibilean eta lehen frankismo garaian eta Azpeitia 1936-1945. Memoriaren izenak liburuak agortu egin dira. Hala jakinarazi du gaur, asteazkena, Udalak. Bi liburukien mila ale argitaratu zituzten, aurkezpeneko prentsaurrekoan adierazi zuten bezala, eta doan banatu dituzte liburuak, eskatu dituzten herritarren artean. Martxoaren 19ko jendaurreko aurkezpen ekitaldian, Sanagustinen, zein ondorengo egunetan udaletxean izan dute herritarrek liburuak eskuratzeko aukera, eta dagoeneko guztiak banatu dituzte.

Udalak eta Aranzadik "liburuaren hedapena bermatzeko zein neurri hartu aztertuko" dutela esan dute. Besteak beste, egindako lana sarean jartzeko asmoa azaldu dute.