Denboraldi berezia, oroz gain

Gipuzkoako Hitza 2016ko mar. 29a, 18:58
Intza Lizarazu, Irati Etxeberria, Joseba Lizarralde, Eider Bereziartua eta Maitane Gurrutxaga, Azpeitiko kiroldegian. (JULENE FRANTZESENA)

Gipuzkoako Hitza-k Añares Rioja ISB taldeari eskainitako erreportaje hau argitaratu zuen azken zenbakian, joan den ostiralekoan.

Denboraldia bukatzeko partida baten faltan dira Añares Rioja ISBkoak. Emakumeen Lehen Ligan denboraldi gogorra baina gogoangarria egin ostean, bihar, larunbata, IDK Gipuzkoaren aurka jokatuko dute azken neurketa. Matematikoki mailaz jaitsita badira ere, denboraldi hasieran jarritako helburuak bete dituzte ISBkoek. Hala diote Eider Bereziartua (Azpeitia, 1991), Maitane Gurrutxaga (Azpeitia, 1991), Intza Lizarazu (Azkoitia, 1991) eta Irati Etxeberria (Azpeitia, 1992) jokalariek eta Joseba Lizarralde Rubio entrenatzaileak (Azpeitia, 1967).

Larunbateko neurketarako "izugarrizko gogoarekin" dira, eta irabaziz agurtu nahi dute emakumeen goreneko maila. "Derbia jokatuko dugu, eta irabazteko gogoz gaude. Orain arteko moduan ariko gara, eta ederra litzateke irabaztea; bereziki, donostiarrei irabaztea", azaldu du Bereziartuak.

Denboraldi bukaera aldera arte garaipenak arrotz zitzaizkien Añares Riojako neskei. Matematikoki mailaz jaitsi zirenean lortu zituzten, baina, lehen bi garaipenak. Lizarazuk dioenez, "kasualitatea" izan da: "Garaipenak ez dira iritsi mailaz jaitsi eta erlaxatu garelako. Partida denetan presiorik gabe atera gara kantxara".

Erreportajea osorik irakurtzeko, joan Gipuzkoako Hitza-ren webgunera.