Aste Santuko oporraldian ordutegi berezia izango dute kiroldegiak eta igerilekuak

Uztarria.eus 2016ko mar. 23a, 17:33

Aste honetan eta hurrengoan, goizez ere irekita izango da kiroldegia. Igerilekuan, berriz, ostegunetik astelehenera bakarrik izango dute ezohiko ordutegia.

Aste Santuko eta Pazko asteko oporraldia dela eta, udal kiroldegian eta igerilekuan ordutegi bereziak izango dituzte egunotan.

Kiroldegiari dagokionez, aste honetan eta hurrengoan goizez ere irekita egongo dela jakinarazi dute. Astegunetan, 10:00etatik 13:00ak arte eta 15:00etatik 21:00ak arte izango da irekita; asteburutan eta jaiegunetan, berriz, 09:00etatik 13:00ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte.

Igerilekuaren ordutegia, berriz, ostegunetik astelehena bitartean izango da berezia. Aste Santuko bost egun horietan jaiegunetako ohiko ordutegia izango du igerilekuak, zapatuan ere bai, eta 09:00etatik 13:00etara izango da irekita.