Martxoaren 31n amaituko da familia ugariek Ondasun Higiezinen Zergan hobariak eskatzeko epea

Uztarria.eus 2016ko mar. 23a, 14:43

Eskaera egin nahi dutenek familia ugariaren titulua eta familia unitateko kideen errenta aitorpeneko agiriak aurkeztu beharko dituzte udaletxean. 

Familia ugariek 2016ko Ondasun Higiezinen Zergan hobaria eskatzeko duten epea hurrengo asteko ostegunean, martxoak 31, amaituko da. Eskaria egiteko, familia ugariaren titulua eta familia unitateko kideen errenta aitorpeneko agiriak aurkeztu beharko dituzte udaletxean aipatutako eguna baino lehen. Hobaria familia unitatearen diru-sarreraren araberakoa izango da, eta diru-sarrera gutxien duten familiek %90 gutxiago ordaintzera iritsi daitezke.