'Brooklyn' eta 'Kun Fu Panda 3' filmak ikusgai datozen egunetan, Soreasun

Uztarria.eus 2016ko mar. 23a, 13:37

Aste Santuko oporraldia dela eta, Soreasu antzokiko zine eskaintza zabaldu dute datozen egunetarako. Modu horretan, Brooklyn eta Kun Fu Panda 3 filmak izango dira ikusgai ostegunetik astelehenera Soreasun.

Blooklyn filma bost egunetan emango dute. Ostegunean, ostiralean, igandean eta astelehenean 19:30ean. Zapatuan, hilak 26, aldiz, 22:00etan. Kun Fu Panda 3 filma bi aldiz eskainiko dute, igandean eta astelehenean, martxoak 27 eta 28, 16:30ean hasita.

Blooklyn 50. hamarkadan kokatzen da. Eilis Lacey gazteak Irlanda utzi eta New Yorkera joatea erabakitzen du, eta han, mutil batekin maitemintzen da. Egun batean, ordea, etxean arazo bat sortzen da. Iralandara itzuli edota bertan geratu erabaki beharko du orduan.

Kun Fu Panda 3 animaziozko filma da. Pelikulan zehar Pok hainbat desafiori aurre egin beharko die. Naturaz gaindikoa izango da desafio bat. Bestea, baina, etxetik gertu izango du.