Maite Etxezarreta izan da lehen emakumea Larraul-Hernio-Larraul lasterketan

Uztarria.eus 2016ko mar. 23a, 12:54
Maite Etxezarreta igandeko lasterketan helmugara iristen (Ataria.info)

Igandean jokatu zen Larraul eta Hernio lotzen dituen mendi lasterketa. Seigarren edizioa zen igandekoa eta 250 korrikalari inguruk hartu zuten parte. 

Maite Etxezarreta azpeitiarra izan zen emakume azkarrena igandean, martxoak 20, jokatu zen Larraul-Hernio-Larraul lasterketan. Ordu bat, 34 minutu eta 48 segundoko denboran amaitu zuen ibilbidea azpeitiarrak eta helmugara iristen aurreneko emakumea izan zen. Nerea Amilibia aiarra izan zen bigarrena, lau minutuko aldearekin.

Iban Murua elgoibartarra izan zen helmugara iritsi zen aurreneko korrikalaria, ordu bat, 17 minutu eta 52 segundoko denborarekin. Bigarren iritsi zen Lartaun Rodriguez bi minutu eta erdira. Josu Goñi amezketarra, iazko irabazlea, izan zen hirugarrena. Ibai Etxeberria azpeitiarra bosgarren iritsi zen helmugara. Guztira, 250 korrikalari inguruk hartu zuten parte igandeko lasterketan.