Gaur, martxoak 22, Pasaiako segada gertatu zeneko 32. urteurrenaren egunean, lore eskaintza batekin gogoratu dituzte beste behin Dionisio Aizpuru Kurro eta Pedro Mari Isart Pelitxo, haien omenez Enparan Dorretxearen zelaian jarritako oroitarrian.
Pasaian hildakoen bien senideak, lagunak eta zenbait herritar elkartu dira lore eskaintzarako; tartean zen Eneko Etxeberria alkatea ere, eta Udalaren izenean lore sorta bat jarria zegoen, ekitaldia hasterako. Jokin Urangak kantatu duen bertsoaren ondotik, Maria Pilar Arbelaitz, Kurroren ama, izan da familien izenean oroigarrian loreak jarri dituena, Pello Aizpuru semeak lagunduta (argazkian). Aizpuruk berak hartu du hitza amaieran, kasua gizarteratzeko azken asteetan egin duten ahalegina "modu positiboan" baloratzeko eta babesa agertu dietenei eskerrak emateko, besteak beste.
Lore eskaintzarekin itxi dute aurten Pasaiako segada gogoratzeko antolatua zuten egitaraua.
Euskadi Irratian Pello Aizpururi eta Rosa Jimenori egindako elkarrizketa.