Lurrun trenaren zerbitzu bereziak eskainiko dituzte datozen egunetan

Uztarria.eus 2016ko mar. 22a, 13:46
Martxoaren 24an hasi eta 28ra arte, egunero lau joan-etorri egingo ditu trenak Lasaora.

Martxoaren 24an hasi eta 28ra arte, egunero lau joan-etorri egingo ditu trenak Lasaora. Burdinbidearen Euskal Museoak ere ateak zabalik izango ditu, goizez nahiz arratsaldez. 

Aste Santuko oporraldia dela eta, lurrun trenaren zerbitzu bereziak eskainiko dituzte Burdinbidearen Euskal Museoan. Ostegunean, martxoak 24, hasi eta hilaren 28ra arte, egunero lau joan-etorri egingo ditu trenak Lasaora. Martxoaren 24an, 25ean eta 26an 12:00etan, 13:00etan, 16:30ean eta 17:30ean irtengo da trena museotik. Hilaren 27 eta 28an, aldiz, 12:00etan, 13:00etan, 17:00etan eta 18:00etan. 

Burdinbidearen Euskal Museoko erakusketak ere ateak zabalik izango ditu datozen egunetan. Goizez, 10:30etatik 14:00etara izango da irekita eta arratsaldez, 16:00etatik 19:30etara. Erakusketa 3 euro ordaindu beharko da. Aldiz, lurrun treneko joan-etorria egin eta trenaren museoa ikusi nahi dutenek 6 euro ordaindu beharko dituzte.