Edurne Bastida eta Naroa Muñoz, Azkue Literatur sarietako saridunen artean

Uztarria.eus 2016ko mar. 21a, 18:48

Joan den martxoaren 15ean, Euskaltzaindiak gaztetxoen artean literatura sustatzeko antolatzen dituen Azkue Literatur Sariak banatu zituen, Bilbon duen egoitzan. Eta, aurten ere, ikasle azpeitiarrek jaso dute saririk. Hain zuzen ere, Urola kastolako bi ikasleren artean hiru sari lortu dituzte 2016ko edizioan. Batetik, Edurne Bastidak ipuin alorrean lehen saria jaso du, Itsasoari begira narrazioarekin; eta bestetik, Naroa Muñozek eta Edurne Bastida berak, olerki alorrean, lehen eta hirugarren sariak eskuratu dituzte, hurrenez hurren, Hareazko erlojua eta Haizearen xuxurla izeneko lanekin. Hiru lanak liburu batean argitaratuko dituzte, beste sarituenekin batera. Argazkian, beheko lerroan eskubitik hasita bigarrena eta hirugarrena dira, hurrenez hurren, Bastida eta Muñoz.