Xaputarrak Xake Taldeko gazteak Jose Benito Oroitzapen Sariketan

Uztarria.eus 2016ko mar. 21a, 14:15

Zapatuan jokatu zen 15 urte azpikoen Jose Benito Oroitzapen Saria Oreretan, eta bertan lehiatu ziren Azpeitiko Xaputarrak Xake Taldeko gazteenak. Gorka Uranga, Aner Alonso, Felix Masso, Alain Mateos, Luis Andoni Lazkano eta Beñat Aristegi izan ziren xake sariketan parte hartu zuten azpeitiarrak. Hainbat partida jokatu zituzten, suitzar erara. Hau da, puntu berdinekin hasita, sei partida jokatu zituzten 25 minututan.

Xaputarrak taldeko ordezkariek txapelketan parte hartu zuten gazteek izan zuten "jarrera, gogoa eta ilusioa" azpimarratu dituzte, baita "jokatu zuten txapelketa ona" ere. Gorka Uranga hamaikagarren sailkatu zen, 3,5 punturekin, Aner Alonsok hamalaugarren amaitu zuen 3 punturekin, Felix Masso hemeretzigarren sailkatua izan zen 2,5 punturekin, Alain Mateos 20. sailkatu zen, 2 punturekin, Luis Andoni Lazkano 21. postuan bukatu zuen 2 punturekin eta Beñat Aristegik 1,5 punturekin amaitu zuen lehiaketa.