Instrumentu ezberdinak bat eginda San Jose Trikiti Jaialdian

Uztarria.eus 2016ko mar. 21a, 12:13

Trikitiaren doinuetatik harago, musika intrumentu ezberdinak ere izan ziren protagonista zapatuan, hilak 19, ospatu zen San Jose Trikiti Jaialdian. Azken urteetan bezala, goraino bete zen Soreasu antzokia Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatutako ekitaldian. Hala ere, aurtengo jaialdiak izan du berezitasun bat, haizezko eta harizko instrumentuek nahiz perkusio doinuek lagundu baitzioten trikitiari: tubak, saxofoiak, biolinak, bonbardinoak, bateriak eta gitarrak, besteak beste.

Aurtengoan, Aitor Furundarena, Garikoitz Mendizabal eta Imanol Urkizu, Huntza taldea, Haize-t, Landatarrak, Ametsak Margotuz, Juan Mari Beltran, Andoitz Antzizar eta Errege Beltza, eta Koldo Iparragirre eta Igor Arostegi izan ziren oholtzara igo zirenak.