Iosu Irulegik irabazi du XV. San Jose Sari Nagusia biathloia

Uztarria.eus 2016ko mar. 21a, 11:09

Atzo, igandea, jokatu zen XV. San Jose Sari Nagusia biathloia, Loiolako San Jose jaietako egitarauaren baitan, eta Iosu Irulegi Pelaio errezildarra izan zen helmugara iristen aurrena, 43 minutu eta 33 segundoko denborarekin. Bigarren helmugaratu zen Iñaki Goenaga soraluzetarra. Horrek 44 minutu eta 20 segundo behar izan zituen helmugara iristeko. Egoitz Segurola azpeitiarra izan zen hirugarrena, 45 minutu eta segundo bateko denborarekin. Lehen loiolatarrak ere jaso zuen saria eta Unai Agirrezabal izan zen, 48 minutu eta 41 segundoko denborarekin.

10 kilometro bizikletaz eta 4 kilometro lasterka egin zituzten Loiolako zirkuituan parte hartu zutenek. Guztira 30 pertsonek hartu zuten parte biathloian eta horietatik bi erretiratu ziren.