Denboran atzera, musikaren doinuekin

Uztarria.eus 2016ko mar. 21a, 10:22

Ondare historikoa eta musika uztartu, eta Alde Zaharreko eraikin historikoetatik ibilaldia egin zuen Udal Musika Bandak zapatuan, martxoak 19. Horrela, bandaren doinuen atzetik ibili ziren herritarrek Erdi Aroaren bukaerako eta Berpizkunde garaiko Azpeitiko eraikinak ezagutzeko aukera izan zuten, garai haietako musika lagun. Plazan hasi zuten ibilbidea eta ondoren Basazabal jauregia, Enparan Dorretxea, garbitokia, Antxieta Etxea eta Magdalenako ermita bisitatu zituzten. Plazan eman zioten amaiera bira musikatuari, Udal Musika Bandak eskaini zuen kontzertuarekin. Orduan ere, denboran atzera egin, eta Erdi Aroan inspiratutako musika piezak jo zituzten.