Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai eta Iraurgi Saskibaloia, bostekoa emanda

Uztarria.eus 2016ko mar. 17a, 19:56

Ikasleek ingelesa praktikatzea xede nagusi gisan hartuta, Iraurgi Saskibaloiko jokalari atzerritarrak Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain izan dira aste honetan. 6. mailako ikasleekin bi saio egin dituzte ISBko jokalariek: aurrenekoan, jokalariek euren ibilbide pertsonala azaldu diete eta ikasleek galderak egin dizkiete; bigarren saioa, berriz, saskibaloiaren bueltan osatu dute, jolastokian (argazkian), kirol horri lotutako hiztegia, arauak eta abarrak hizpide hartuta.

Batekoa, bikoa, hirukoa! Eman bostekoa! One point, two points, three points! Give me five! izena eman diote Karmelo Etxegaraik eta ISBk lehen aldiz egin duten elkartrukeari. (Argazkia: AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI)