Bira musikatua historian zehar

Urola Kostako Hitza 2016ko mar. 17a, 14:39
(Eneritz Albizu)

Bandako kideek Azpeitiko Alde Zaharreko eraikinak bisitatuko dituzte, musika eta historia uztartuta. 11:30ean hasiko da ekitaldia, plazan; 13:00etan bukatuko da.

Azpeitiko Alde Zaharreko eraikin historikoak ezagutzeko, kalejira bat antolatu dute larunbat eguerdirako. Azpeitiko Udal Musika Bandaren 150. urteurrenaren harira prestatu dute, eta eraikinez eraikin Berpizkunde garaiko abestiak joko dituzte bandako kideek. Kultura eta historia uztartuko dituzte larunbat eguerdiko ekitaldian. Izan ere, eraikin bakoitzaren iragana entzuteko aukera izango dute bandarekin batera herriko kaleetan barrena bueltaxka egiten dutenek.

Honakoa da prestatu duten ibilbidea: 11:30ean herriko plazan hasiko da bira, eta Basazabalera joango dira handik. Eraikin horren historia entzun ostean, Enparan Dorretxera joango dira, eta handik, Madalenako ermitara. Kale ingurura bueltatu, eta Antxieta Etxean egingo dute hurrengo geldialdia. Garbitokira joan, eta herriko plazan bukatuko dute ibilbidea. Banda taldetxoetan egongo da banatuta, eta eraikin bakoitzean talde bat egongo da hainbat abesti interpretatzen. Dena den, bukaeran, 13:00ak inguruan, guztiek batera joko dituzte hiru abesti.

Jarraitu irakurtzen, Urola Kostako Hitzaren webgunean.