XXIII. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren antolatzaileek aurkeztu dute apirilaren 16an egingo den lasterketarako prestatu duten kartel ofiziala (argazkian). Otsailean aurtengo edizioa aurkeztu eta izen-ematea ireki zuten. Orain, irudi ofiziala zabaldu dute eta, bihar bertan, aurtengo edizioaren bueltan prestatu duten berrikuntzetako baten xehetasunak emango dituzte: Azpeitia-Azkoitia Kulturala.