San Jose jaiak izango dira asteburuan Loiolan

Uztarria.eus 2016ko mar. 15a, 11:42
Iazko San Jose festetako irudi bat.

Ostiralean hasi eta igandera bitarterako egitaraua antolatu dute. Mus txapelketa, asto lasterketa eta umeentzako jolasak izango dira, besteak beste. 

Ostiralean, martxoak 18, hasi eta igandera bitartean ospatuko dituzte San Jose jaiak Loiolan. Horretarako, urtero gisan, egitaraua antolatu dute. 

V. San Jose mus txapelketarekin emango diote hasiera festei. Txapelketa Kiruri jatetxean egingo dute, 22:30ean hasita. Zapatuan, San Jose egunean, XV. San Jose Sari Nagusia biathloia izango da 16:30etatik aurrera. Igandean, martxoak 20, goizetik hasi eta arratsaldera arte egongo da zer egin eta zer ikusi Loiolan. 11:00etan Zezen txikiak eta poniak izango dira eta 12:00etan zirkoa. 13:00etan asto lasterketa egingo dute eta 16:00etatik aurrera umeentzako jolasak eta txokolatada antolatu dituzte. 17:30ean herri kirolen txanda izango da. Aizkoran arituko dira Xabier Orbegozo 'Arriya V.' eta Aitzol Atutxa. Harrijasotzen, aldiz, Aimar Irigoien eta Goenatxo III. arituko dira. 

Martxoaren 26an, zapatuan, erromenira izango da Kiruri Jatetxean, Laja eta Lutxurdixorekin. 

Egitaraua 

Martxoak 18, ostirala

22:30ean V. San Jose mus txapelketa, Kiruri Jatetxean

Martxoak 19, zapatua

16:30ean Biathloia. XV. San Jose Sari Nagusia

Martxoak 20, igandea

11:00etan zezen txikiak eta poniak

12:00etan zirkoa

13:00etan asto lasterketa

16:00etan umeentzako jolasak eta txokolatada

17:30ean Herri kirolak: 

Aizkoran Aitzor Atutxa eta Arriya V.

Harrijasotzen Aimar Irigoien eta Goenatxo III.

Egun osoan zehar puzgarriak eta jolasak izango dira umeentzako 

Martxoak 26, zapatua

21:00etan erromeria Kiruri jatetxean, Laja eta Lutxandixorekin