'Cien años de perdon' eta 'Pixkanaka-pixkanaka' filmak asteburuan ikusgai, Soreasun

Uztarria.eus 2016ko mar. 11a, 11:47

Cien años de perdon eta Pixkanaka-pixkanaka filmak izango dira ikusgai zapatutik astelehenera bitartean Soreasu antzokian. Zapatuan Cien años de perdon emango dute, 22:00etan hasita. Igandean, berriz, Pixkanaka-pixkanaka filma ikusi ahal izango da 16:30ean eta Cien años de perdon, 19:30etik aurrera. Astelehenean, ikusleen egunean, Cien años de perdon filma eskainiko dute berriro, 21:30etatik aurrera. 

Cien años de perdon 2016an Espainian egindako filma da. Daniel Calparsoro da zuzendaria eta thriller generokoa da. 

Pixkanaka- pixkanaka filmean, sei istorio poetiko eta dibertigarrik zenbait pertsona eta animaliaren gorabeherak kontatzen dituzte: ozeanoan bizi den kartoizko mutiko batenak, ilargira heldu nahi duen beste batenak eta oihaneko zarata arraro batek harrituta dauzkan animalia batzuenak.