Gaur amaituko da Aste Santuko oporraldirako ekintza berezietan izena emateko epea

Uztarria.eus 2016ko mar. 11a, 11:12

Gazte Informazio Bulegoan eman daiteke izena, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitartean.

Gaur, martxoak 11, amaituko da Gazteria Sailak Aste Santuko oporraldirako antolatutako ekintza berezietan izena emateko epea. Izena eman nahi dutenek Gazte Informazio Bulegoan (GIB) egin beharko dute. Goizean nahiz arratsaldean izango da zabalik GIB, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Gaztelekuan ibiltzen diren gaztetxoek, zapatuan bertan ere eman ahal izango dute izena, Gaztelekuan bertan.

Martxoaren 21, 22 eta 23an egingo dituzte ekintzak eta horretarako kirola, kultura, ingurumena eta abentura uztartzen dituzten jarduerak antolatu dituzte. Irteera ezberdinak egingo dituzte, eskiatzera edo Ekogunera esaterako. Horretaz gain, zirku tailerra egingo dute eta musikari lotutako hainbat jarduera ere egingo dituzte, besteak beste.

Egitasmoaren helburua "herriko haur eta gazteek beraien aisialdia modu aberasgarri eta dibertigarrian igarotzen laguntzea da" Gazteria Saileko ordezkarien hitzetan.