Jon Gurrutxaga Osinalde Sariketako finalean izango da

Uztarria.eus 2016ko mar. 8a, 12:05
Jon Gurrutxaga, VIII. Erniarraitz Sariketako finalean

Ordiziako XIX. Argi Berri sarian bigarren sailkatu ostean lortu du Osinalde sariketako finalerako txartela azpeitiarrak. 

Joan den zapatuan, martxoak 5, XIX. Argi Berri Saria jokatu zen Ordizian eta bertan parte hartu zuen Jon Gurrutxaga azpeitiarrak. Maider Arregi oñatiarra nagusitu zen saioan eta bigarren sailkatu zen Gurrutxaga. Horrenbestez, Gabiriako Osinalde Sariketarako finalerako txartela eskuratu zuen azpeitiarrak. Bi sailkatuekin batera kantuan aritu ziren zapatuan Aitor Bizkarra, Sarai Robles, Aitor Servier eta Gemma Urteaga bertsolariak.

Apirilaren 2an jokatuko da Osinalde Sariketako finala, Gabirian.