Kiroldegiak asteburuetan ordutegi berria izango du bihartik aurrera

Uztarria.eus 2016ko mar. 4a, 19:12

Aurrerantzean, zapatu, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara irekiko dituzte instalazioak. Orain arteko ordutegia 11:00etatik 20:00etara zen.

Bihar, martxoak 5, asteburu eta jaiegunetako ordutegi berria estreinatuko dute Udal Kiroldegian. Orain arte, zapatu, igande eta jaiegunetan 11:00etan ireki eta 20:00etan ixten zituen ateak Kiroldegiak. Aurrerantzean, ordea, bi ordu lehenago irekiko dute, baina bazkalondoan hiru orduz itxita egongo da. 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara luzatuko da ordutegi berria.

Astegunetan, berriz, 15:00etatik 21:00etarako ordutegia mantenduko dute.