Jorge del Cid nagusi Espainiako Lurreko Rallyen Txapelketako lehen lasterketan

Urola Kostako Hitza 2016ko mar. 2a, 14:09

Murtziako Lorca herrian jokatu zen aurreneko proba joan den zapatuan, eta Azpeitiko bizilagunak irabazi zuen lasterketa.

Azpeitiko gidariek emaitza bikainak lortu zituzten asteburuan, Espainiako Lurreko Rallyen Txapelketako lehen proban. Lorcan jokatu zen aurreneko lasterketa Lorcan (Murtzia, Espainia), eta AR Vidal taldeko Jorge del Cid Azpeitian bizi den gidari gasteiztarra nagusitu zen Mitsubishi EVO X autoarekin. Alde nabarmena atera zien del Cidek gainerako parte-hartzaileei; izan ere, 40 segundoko aldearekin helmugaratu zen Azpeitiko bizilaguna. Del Cidek Rodrigo Sanjuan madrildarra izan zuen kopiloto lanetan, Nerea Odriozolak ezin izan zuelako Lorcara joan. Lasterketa irabazteaz gain, Mitsubishi EVO Cup ere irabazi zuten del Cidek eta Sanjuandek.

Artikulu osoa, Urola Kostako Hitza-ren webgunean.