Atutxa II.a eta Mugertza II.a nagusi Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketan

Uztarria.eus 2016ko ots. 29a, 10:41
(Eneritz Albizu)

Bigarren postuan sailkatu ziren Jon Rekondo eta Ruben Saralegi. Hirugarrenak izan ziren Laurence O’Toole eta Iker Vicente.

Atzo, igandea, jokatu zen Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketa Eusko Label Sari Nagusiaren finala Izarraitz Pilotalekuan eta Aitzol Atutxa eta Ugaitz Mugertza izan ziren nagusi. Horien atzetik sailkatu ziren Jon Rekondo eta Ruben Saralegi. Laurence O’Toole eta Iker Vicente izan ziren hirugarrenak. 

Atutxa II.ak eta Mugertza II.ak 26 minutu eta 5 segundoan bukatu zituzten lan guztiak. Bigarren sailkatuek, 26 minutu eta 39 segundo behar izan zituzten, aurrenak baino 34 segundo gehiago. Hirugarren sailkatuek, O’Toole eta Vicentek, 28 minutu eta 2 segundoan bukatu zituzten lanak. 

Finaleko argazki galeria eta denbora guztiak, Urola Kostako Hitza-ren webgunean