Eserlekuak tokiz aldatu eta 'aparkalekuak' eragotzi

Uztarria.eus 2016ko ots. 26a, 19:06

Oraindik ez dituzte bukatu Perez Arregi plazako lanak, baina ingurua ari da itxura hartzen. Zuhaitzak inguratzeko oinarriak aldatzeaz gain, plazako eserlekuak ere tokiz aldatzen ari dira. Hain zuzen ere, zuhaitzen tarteetan ari dira jartzen (argazkian), modu horretan arauzkoak ez baina oso erabiliak izan diren 'aparkalekuak' eragozteko asmoarekin.