Belako eta Rural Zombiesen kontzertuetarako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2016ko ots. 26a, 12:05

Belakoren Hamen albumak zenbat kantu biltzen dituen esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko. Hamahiru abesti da erantzun zuzena, eta Mikel Altunak eta Ander Arzamendik sarrera bana eskuratu dute.

Belako eta Rural Zombies taldeek kontzertuak eskainiko dituzte gaur, ostirala, Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita, eta Uztarriak kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu bazkideen artean. Sarrera bana eskuratu dute Mikel Altunak eta Ander Arzamendik.

Belakoren Hamen albumak zenbat kantu biltzen dituen esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko eta zuzen erantzun duten parte hartzaile guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna hamahiru da, eta Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko. 

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.